Lantaldea
Taldeko lana, erabateko prestasuna eta zerbitzu-bokazioa dira gure kabinetearen ezaugarri nagusiak.
Esperientzia eta gaztetasuna ditugu lagun, guztion profilean ikus daitekeen bezala.

Juan Landa Mendibe
juanlanda@ekain.eus
Deustuko Unibertsitatean lizentziaduna, abokatu elkargokidea da 1982. urteaz geroztik, eta lan-utzialdian dagoen udal idazkaria.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Funtzionarioak Prestatzeko Zerbitzuko Burua izan ondoren, esklusiban abokatu lanbidean dihardu 1988. urteaz geroztik, Administrazioko Zuzenbidean oro har eta, horren barruan, hainbat diziplinatan, hala nola, Hirigintza, Etxebizitza, Kultura-ondarea, Tokiko Araubidea, Ingurumena, Nahitaezko Desjabetzea, Errepideak, Kontratazioa, Funtzio Publikoa eta Tokiko Ogasuna. BILBAO RIA 2000 proiektuaren aholkulari juridikoa da 1992tik, eta Bilboko Abandoibarra eta Garellanoko eremuen eta Barakaldoko Galindo eremuaren plangintzan eta kudeaketan esku hartu du, besteak beste. Halaber, eta lanbidearen jardun askearen barruan, URDAIBAIko Biosfera Erreserbaren Patronaturako lan egin zuen.
Ezin konta ahalakoak dira landu dituen gaiak, txostenak, irizpenak, lege-proiektuak, arau-proiektuak eta esku-hartze judizialak. Halaber, ugari dira eman izan dituen hitzaldiak; eskaini dituen azkenak tokian tokiko aurrekontuen arrazionalizazioari eta egonkortasunari buruzkoak izan dira. Berriki, Eusko Jaurlaritzaren Hirigintzaren inguruko euskarazko hiztegia prestatzen parte hartzeko aukera izan du.

Luis Urkiza Ugarte
luisurkiza@ekain.eus
Abokatu elkargokidea 1986tik. Zuzenbidean lizentziaduna Malagako Unibertsitatean 1985ean; eginkizun publikoak bete ditu, udal idazkari eta elkarte publiko askotako kudeatzaile eta aholkulari gisa. Gaur egun, hainbat tokiko administrazioren, gobernu autonomikoaren eta herri-administrazioei lotutako sektore publikoko hainbat enpresaren aholkulari jarduten du, haien barne-funtzionamenduari zein garatzen dituzten proiektuei dagokienez. Esperientzia handia dauka Hirigintzarekin, Ingurumenarekin eta horiei lotutako beste hainbatekin lotutako gaietan (Lurzoru kutsatuak eta Zaratak). Espezializatuta dago azpiegitura publikoetan (enpresa- eta logistika-parkeak) eta aireportuei, portuei, geltoki intermodalei eta abarri lotutako instalazioei lotutako industria-jarduera eta hirugarren sektoreko jarduera publikoen inguruneen garapenean. Zuzenean parte hartu du uraren ziklo integralaren Gida-plan berrian, Arabako hornikuntza/saneamenduan, batez ere zerbitzu publikoen berrantolaketan eta gobernatzeko eredu berrien proposamenetan. Sektore publikoko langile eta teknikariei prestakuntza-ikastaroak eman izan dizkie, hirigintzarekin, ingurumenarekin eta lurzoru kutsatuekin lotutakoak. Esperientzia handia dauka Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan eta Herri-kontuen Epaitegian.

Jon Anda Lazpita
jonanda@ekain.eus
Abokatu elkargokidea 1987tik. Zuzenbidean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean 1985ean. Ondo ezagutzen ditu Zuzenbide Zibila, Merkataritza-zuzenbidea eta Lan-zuzenbidea, eta Administrazioaren Zuzenbidean espezializatuta dago. Diziplina horietan daukan prestakuntza eta esperientziari esker, benetan aditua da enplegatu publikoen Funtzio Publikoan eta Araubide Juridikoan, bai eta sozietate publikoen aholkularitzan eta Tokiko Erakundeen higiezinen ondare-izaerako prozesuetan ere. Ez zaizkio arrotz egiten arbitraje-prozedurak eta, noski, erakunde publikoen defentsan egiten diren postulazio judizialei dagozkienak ere.

Marisol López de Alda Ruiz de Arbulo
marisollopezdealda@ekain.eus
Abokatu elkargokidea 1994tik. Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean 1992an. EAEko Tokiko Erakundeen behar juridikoak artatzen espezializatuta dago, eta aditua da hirigintzako plangintzan, kudeaketan eta diziplinan, bai eta Nahitaezko Desjabetzetan, Kontratazioan, Ondasunen Araubidean, Lurralde-mugapenetan eta Tokiko Araubideari dagozkion gainerakoetan. Halaber, erakunde publikoak defendatzeko jurisdikzio-prozesu ugaritan ere esku hartzen du. Hirigintzako, Etxebizitzen inguruko eta multzo eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzen araudi-proiektuak prestatzen ere esku hartzen du.

Nieves Martín Raurich
nievesmartin@ekain.eus
Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean 1992an; epaile lanetan jardun zuen 1994ra arte. Urte hartan egin zen Abokatuen Elkargoko kide, EKAIN enpresan sartu zenean. Hirigintza, Kultura-ondarea, Ondasunak, Urak, Mendiak, Ingurumena eta Tokiko Araubidean, oro har, daukan ezagutza handiaz gain, gaitasun handia dauka talde-lanean jarduteko. Ekarpen hori guztia egiten dio, batez ere, tokiko erakundeen aholkularitza-lan etengabe eta zuzenari, erakunde horiek judizialki defendatzen lan egiten baitu, azkartasun, zorroztasun eta arrakasta handiz. Halaber, Kultura-ondarearekin lotutako araudi-proiektuak prestatzen kolaboratu izan du, bereziki, higiezinen ondareen, balizko arkeologia-guneen eta babestutako higiezinen aurri egoeren gaietan.

Iñaki Campo Esnaola
icampoesnaola@ekain.eus
Abokatua, 2011tik elkargokide dena. Zuzenbidean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean 2010ean. Zuzenbide Zibilean, Administrazio Zuzenbidean Lan Zuzenbidean eta Zigor Zuzenbidean jardun zuen EKAINen hasi zen arte; 2018ko otsailean hasi zen EKAINen lanean, eta tokiko erakundeen aholkularitza juridiko zuzen eta hurbilekoan jarduten du, oro har, eta zehazki, udalaz gaindiko erakundeen aholkularitzan. Hirigintza, Tokiko Erakundeen Ondasunak, Tokiko Araubidea, Aurrekontuak, Kontratazioko Pleguak eta prozedurak; horiexek dira bere jardunaren ohiko diziplinak. Halaber, defentsa-lanak egiten ditu administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bai eta lan arloan eta arlo zibilean ere.