Gai-Arloak

Herri Administrazioekin lotutako alderdi juridiko guztiak lantzen ditugu; jakin badakigu zer nolako erronka eta baldintzatzaile sozialak ditugun gure lanean (krisi ekonomikoa, gardentasun-beharra, herritarren parte-hartzea, administrazioaren arrazionalizazioa, teknologia berriak, giza eskubideak, ingurumena, etxebizitza, genero-ikuspegia, zerbitzu-zerrenda…). Jarraian, labur-labur zerrendatu ditugu gure ohiko esparruak edo gai-arloak.

TOKIKO ARAUBIDEA

Antolamendua, funtzionamendua eta araubide juridikoa. Prozedura. Administrazio-baliabideak. Espedienteak formalizatzea. Kontratuak. Hitzarmenak. Funtzio Publikoa. Ondasunak. Ogasuna. Aurrekontuen egonkortasuna eta iraunkortasuna.

LURRALDE-ANTOLAMENDUA

Zatiko eta Arloko Lurralde-planak (Urak, Nekazaritza eta Basogintza, Errepideak, Portuak, Babestutako Natura-espazioak…), Geoparkea, Natura Sarea, Kontserbazio Bereziko Eremuak…

HIRIGINTZA

Plan orokorrak, bereziak eta arloko planak. Jarduketa-sistemak. Hitzartzeak, Lankidetza eta Desjabetzeak. Birpartzelatzeak. Lizentziak. Hirigintza-espedienteak, oro har, ikuskaritza eta zehapen-araubidea barne.

INGURUMENA

Herritarren parte-hartzea, planen eta programen ebaluazio estrategikoa, kutsaduraren gaineko kontrola, lurzoruen kalitatea…

NAHITAEZKO DESJABETZEA

Errepideak, bideak, azpiegiturak, nahitaezko zortasunen ezarpena, nahitaezko ordezkatzea hirigintzako jarduketan, lurzoruaren balorazioa.

HIRIA BERRONERATZEA, BIZIBERRITZEA ETA BIRGAITZEA

Plangintza eta egikaritzea. Birgaitzeko sozietateak eta arloko laguntza publikoak kudeatzea.

ONDARE HISTORIKO-ARTISTIKOA eta EUSKAL KULTURA ONDAREA

Kultura intereseko ondasunak kalifikatzeko espedienteak eta inbentarioak egitea. Balizko arkeologia guneak. Monumentu-multzoen kudeaketa. Kultura Ondarearen babesa.

UDAL ZERBITZUAK

Oinarrizko zerbitzuak antolatzea eta kudeatzea (urak, bideen garbiketa, hondakinak, hilerriak, lorezaintza…). Tokiko zerbitzuak berriro udalaren esku jartzea, aurrekontuak arrazionalizatzeko eta egonkortzeko legeriaren testuinguruan. Langileen ordezkapenak eta subrogazioa.

ZUZENDARITZA ETA DEFENTSA JUDIZIALA

Prozesuetan esku hartzea edozein arlo judizialetan (lan-arloa, zibila, penala, kontabilitatearena…) ordezkatutako erakunde publikoak defendatzeko, batez ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan.

ARAUAK PRESTATZEA

Eusko Jaurlaritzaren Lege-proiektuak eta Dekretuak prestatzea, aginduak eta ordenantzak (Hirigintza, Birgaitzea, Etxebizitza, Diru-laguntzak…).

ADMINISTRAZIOKO KONTRATAZIOA

Pleguak prestatzea, prozeduren jarraipena egitea, esleipenak, kontratuak idaztea eta formalizatzea, eta horiek behin betiko likidatu arte betetzen diren ikusteko jarraipen juridikoa egitea.